Itxi

Osasuna

3-0

Osasunak porrota jaso du Celtaren aurka Balaidosen

Erredakzioa

Gorritxoek 3-0 galdu eta 10 punturekin jarraitzen dute Ligako sailkapeneko azken postuan.

  • Celta-Osasuna. Argazkia: EFE

    Celta-Osasuna (3-0). Argazkia: EFE

Osasunak 3-0 galdu du Celtaren aurka Balaidosen LaLigako 23. jardunaldiari dagokion partida, eta denboraldia amaitzeko gero eta partida gutxiago geratzen direnean, gorritxoek sailkapeneko azken postuan jarraitzen dute, 10 punturekin.

Partida hasieran, bi taldeek oso abagune gutxi sortu dituzte. Osasunak izan du lehena, baina Oriol Rieraren errematea kanpora joan da langaren gainetik. Celtak Bongondaren jaurtiketa batekin erantzun du, eta Pione Sistok 1-0ekoa sartu du, talde galiziarraren bigarren abagunean. Gola sartu ondorengo minutuetan, Celta nagusi izan da, baina ez du abagune argirik sortu. Osasunak, aldiz, neurketa berdintzeko aukera izan du atsedenaldira iritsi aurretik; Roberto Torresek, ordea, gora bidali du jaurtiketa.

Bigarren zatiari erasokor ekin dio Osasunak, baina Ruben atezainak erantzun ona eman die Sergio Leonen jaurtiketari lehenengo, eta De Las Cuevasen erremateari, ondoren. Sergio Leonek beste aukera bat izan du 64. minutuan, baina ez du aurkariaren ate aurrean asmatu. Hortik aurrera, Celtak kontrolpean izan du partida, Osasuna ez da abagunerik sortzeko gai izan, eta Vigoko taldeak partida erabakita utzi du 87. minutuan, Jozabedek sartutako golari esker (2-0). Bigarren gola jasotzeak min egin dio Osasunari, eta Iago Aspasek 3-0ekoa sartu du 89. minutuan, Celtaren garaipena biribilduz.

Fitxa teknikoa:

3 - Celta: Ruben Blanco, Jonny, Sergi Gomez, Fontás, Planas; Marcelo Diaz, Radoja, Wass; Bongonda (Hjulsager, 84. min), Pione Sisto (Jozabed, 60. min) eta Rossi (Aspas, 72. min)

0 - Osasuna: Sirigu; Berenguer, David Garcia, Oier, Vujadinovic, Clerc; Roberto Torres, Causic, De las Cuevas (Fran Mérida, 68. min); Sergio Leon (Riviere, 78. min) eta Oriol Riera (Kenan, 83. min).

Golak: 1-0, 22. min: Pione Sisto; 2-0, 86. min: Jozabed; 3-0, 88. min: Iago Aspas.

Epailea: Vicandi Garrido.

icandi Garrido.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna