Itxi

Osasuna

Igandean, 12:00etan

Osasunak ezin du kale egin Espanyolen aurka

Erredakzioa

Gorritxoek igandean jokatuko dute Cornella-El Prat zelaian, 12:00etan eta hiru puntuak behar dituzte salbazio postuetara gerturatzeko.

  • Osasuna-Espanyol. Argazkia: EFE

    LaLigako lehen itzuliko Osasuna-Espanyol partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasuna LaLigako sailkapeneko azken postuan da, eta salbazio postuak zortzi puntura ditu. Ondorioz, talde gorritxoak ezin du kale egin igande honetan Espanyolen aurka, 12:00etan.

Jardunaldi honetan Leganesek eta Deportivok elkarren aurka jokatzen dute, eta partida horren zain ere egongo da Nafarroako taldea. Baina, garaipenik ezean, ez du asko axola gainontzeko taldeek zer egiten duten.

Petar Vasiljevic entrenatzaileak Fausto Tienza, Tano Bonnin, Javier Flaño, Didier Digard eta Miguel Flaño jokalarien bajak ditu. Entrenatzaileak esan du lauko defentsa-lerroarekin jokatuko duela, baina ez du hamaikoaren berri eman. Raoul Loek eta Jaime Romerok hasieratik jokatzeko aukerak dituzte.

Hauxe da Osasunaren ustezko hamaikakoa: Sirigu; Oier, David Garcia, Vujadinovic, Clerc; Jaime, Raoul Loe, Causic, Alex Berenguer; Sergio Leon eta Oriol Riera.

 

Riera.