Itxi

Osasuna

Gaur, 19:30ean

Osasunak ezin du huts egin Vila-realean aurka

Erredakzioa

Gorritxoek gaur jokatuko dute Sadarren LaLigako 25. jardunaldiari dagokion partida. Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Oierrek Cornellan ikusitako txartel gorria.

  • Vila-real vs. Osasuna. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Vila-realen eta Osasunaren arteko partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasunak gaur honetan jokatuko du Vila-realen arka Sadarren, 19:30ean, LaLigako 25. jardunaldiari dagokion partida. Gorritxoen egoera oso zaila da, eta ezin dute huts egin.

Fausto Tienza, Tano Bonnin, Javier Flaño, Didier Digar eta Miguel Flaño jokalarien bajak izango ditu Osasunak. Lehiaketa Batzordeak baliorik gabe utzi du Oier Sanjurjok Espanyolen aurkako partidan ikusi zuen txartel gorria eta jokatzeko prest egongo da. Raoul Loe, Emmanuel Riviere eta Jaime Romero deialditik at geratu dira.

Vila-realek baja ugari izango ditu. Sergio Asenjok lesio larria jasan zuen Real Madrilen aurka eta Adrian Lopez, Jose Angel eta Nicola Sansone ere min hartuta daude. Bruno Soriano eta Mario Gaspar zigortuta daude.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Sirigu; Unai Garcia, Oier edo David Garcia, Vujadinovic; Alex Berenguer, Causic, De las Cuevas, Roberto Torres, Clerc; Sergio Leon eta Oriol Riera.

Vila-real: Andres Fernandez, Rukavina, Musacchio, Ruiz, Costa; Dos Santos, Rodri, Trigueros, Castillejo; Soldado eta Bakambu.

Epailea: Gonzalez Gonzalez.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 19.30ean.