Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Osasunak garaipena lortu nahi du Las Palmasen aurka

Erredakzioa

Gorritxoek ezin dute kale egn salbazioa lortzeko aukerak izaten jarraitu nahi badute. Igande honetan Gran Canaria zelaian jokatuko dute, 18:30ean.

  • Oier eta Boateng. Argazkia: EFE

    Oier eta Boateng lehen itzuliko Osasuna-Las Palmas partidan. Argazkia: EFE

Osasunak Las Palmas izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Gran Canaria zelaian. Gorritxoentzat salbaziora gerturatzeko azken aukeretako bat izan daiteke igande honetakoa.

Norgehiagoka honetarako Osasunak min hartuta dauden Fausto Tienza, Tano Bonnín, Javier Flaño, Didier Digard eta Miguel Flaño jokalarien bajak izango ditu. Gainera, Oriol Riera deialditik at geratu da Vasiljevic entrenatzailearen erabki teknikoagatik.

Las Palmas Santiago Bernabeu zelaian Real Madrilen aurka 3-3 berdintzetik dator. Joko ona egin zuen Kanariar Uharteetako taldeak eta eskuan garaipena izan zuen arren, puntu bakarra eskuratu zuen. Etxean hru puntuak lortzea izango dute helburu.

Ustezko hamaikakoak:

Las Palmas: Javi Varas; David Simon, Lemos, Bigas, Dani Castellano; Roque Mesa; Tana, Vicente Gomez, Jonathan Viera, Jese; eta Prince Boateng.

Osasuna: Sirigu; Oier, Unai Garcia, David Garcia edo Vujadinovic, Fuentes; Raoul Loe; Olavide, De las Cuevas, Fran Merida, Jaime; eta Kenan edo Sergio Leon.

Epailea: Del Cerro Grande.

Zelaia: Gran Canaria.

Ordua: 18.30ean.