Itxi

Osasuna

Astelehenean, 20:45ean

Osasunak ezin du huts egin; Eibarrek Europatik ez aldentzea du helburu

Erredakzioa

Gorritxoek garaipena behar dute salbazio postuetara gerturatzeko eta armaginek ezin dute kale egin Europa Ligako postuetatik ez aldentzeko. Partida astelehenean jokatuko da, 20:45ean, Sadarren.

  • Eibar-Osasuna. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Eibar-Osasuna partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Eibarren aurka jokatuko du euskal derbia astelehen honetan, 20:45ean, Sadarren. LaLigako 27. jardunaldiko azken partida izango da. Gorritxoek garaipena behar dute salbazio postuetara gerturatzeko eta armaginek ez dute atzean geratu nahi Europan sartzeko borrokan.

Hamar punturekin sailkapeneko azken postuan da Osasuna, baina Eibar ezin da erlaxatu, lehen itzulian gorritxoek irabazi egin baitzuten Ipuruan jokatutako derbia (2-3). Petar Vasiljevicek zuzentzen duen taldeak ez du garaipenik lortu etxean denboraldi honetan. Salbazioa 14 puntura du Osasunak eta ezin du kale egin. Partida honetarako baja dira Javier Flaño, Miguel Flaño, Tano, Fausto Tienza eta Didier Digard.

Eibar sailkapeneko zortzigarren postuan da, 39 punturekin, Europako postuetatik sei puntura. Realaren aurka bina (2-2) berdindu zuen Eibarrek eta galdu egin zuen Real Madrilen aurka (1-4). Nano Mesa da Mendilibarrek partida honetarako duen baja bakarra.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel, Oier, Vujadinovic, Fuentes; Roberto Torres, Raoul Loe, Causic, Jaime; Sergio Leon eta Kenan Kodro.

SD Eibar: Yoel; Capa, Ramis, Lejeune, Arbilla; Escalante, Dani Garcia; Pedro Leon, Adrian, Ruben Peña; eta Sergi Enrich.

Epailea: Santiago Jaime Latre.

Zelaia: El Sadar.

Ordua: 20.45ean.