Itxi

Osasuna

Igandean, 18:30ean

Osasunak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du etxean

Erredakzioa

Gorritxoek Leganesen aurka jokatuko dute igande honetan, 18:30ean. Bere zaleei poztasun bat eman nahi die ez baitu sasoi honetan garaipen bat ere lortu Sadarren.

  • Leganes-Osasuna. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Leganes-Osasuna partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Leganes izango du aurkari igande honetan, 18:30ean, Sadarren. Gorritxoen helburua etxean garaipena lortzea izango da, denboraldi honetan Ligan ez baitu garaipenik eskuratu Sadarren.

Alavesen aurkako derbian garaipena lortu ostean, bigarren partida jarraian irabazi nahi du Osasunak. Leganes salbazioa lortzeko lehian murgilduta dabil, eta gorritxoen garaipenak salbaziotik 10 puntura jarriko luke Nafarroako taldea.

Partida honetarako jokatzeko prest egongo dira Nikola Vijadinovic, Roberto Torres eta Fran Merida. Bestalde, Unai Garcia, Raoul Loe, Jaime Romero eta Imanol Garcia jokalariek baja izaten jarraitzen dute luzerako min hartuta dauden Javier Flaño, Didier Digard, Miguel Flaño eta Tano Bonnin futbolariekin batera.

Ustezko hamaikakoak:

Osasuna: Sirigu; Oier, David Garcia, Fuentes; Aitor Buñuel, Fausto Tienza, Fran Merida, Clerc; Riviere, Sergio Leon edo De las Cuevas eta Kenan.

Leganes: Herrerin; Tito, Mantovani, Siovas, Diego Rico; Morán, Ruben Perez; Samu Garcia, Szymanowski, Gabriel eta Luciano.

Epailea: Ocon Arraiz.

Zelaia: Sadar.

Ordua: 18.30ean.