Itxi

Osasuna

Larunbatean, 18:30ean

Lehen Mailari eusteko lehia, Sadarren

Agentziak | Erredakzioa

Liga amaitzeko sei jardunaldiren faltan, Osasuna azken postuan da Leganesek baino 10 puntu gutxiagorekin. Sporting, berriz, 18. da, salbaziotik bost puntura.

  • Bi taldeek lehen itzulian El Molinone jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.

    Bi taldeek lehen itzulian El Molinone jokatutako partidaren irudia. Argazkia: Efe.

Osasunak eta Sportingek azken aukera dute Lehen Mailan jokatzen jarraitzea ziurtatzeko, beti ere Leganesek zer egiten duen kontuan izanda.

Liga amaitzeko sei jardunaldi falta direnean, Osasuna sailkapeneko azken postuan da, Leganesengandik 10 puntura. Sporting, berriz, hamazortzigarren da, salbaziotik bost puntura, eta, ondorioz, aukera gehiago ditu madrildarrei presioa egiteko.

Osasunak Atletico Madrilekin galdu zuen iragan jardunaldian Vicente Calderonen, aurreko bi jardunaldietan bi garaipen jarraian lortu ostean. Etxean ere denboraldiko lehen partida irabazi zuen etxean, Leganesekin hain zuzen.

 

Ustezko hamaikakoak

Osasuna: Sirigu; Oier, Vujadinovic, Fuentes; Aitor Buñuel, Fausto Tienza, Causic, Roberto Torres, Clerc; Kenan eta Sergio León.

Sporting: Cuéllar, Douglas, Jorge Meré, Amorebieta, Canella, Mikel Vesga, Carmona, Sergio Álvarez, Moi Gómes, Burgui eta Cop.

Epailea: Gil Manzano (Extremadurako batzordekoa).

Estadioa: Sadar.

Ordua: 18.30ean.

: 18.30ean.