Itxi

Osasuna

Gaur, 19:30ean

Osasunak jaitsiera matematikoa ekidin nahi du Camp Noun

Erredakzioa

Gorritxoek Bartzelona izango dute aurkari asteazken honetan, 19:30ean. Barçaren aurka galduz gero eta Leganesek garaipena lortzen badu, matematikoki Bigarren Mailako taldea izango da.

  • Osasuna-Bartzelona. Argazkia: EFE

    Causic eta Iniesta lehen itzuliko Osasuna-Bartzelona partidan. Argazkia: EFE

Osasunak Bartzelonaren aurka jokatuko du gaur Camp Noun, 19:30ean. Gorritxoek porrota jasoz gero eta Leganesek garaipena lortzen badu Las Palmasen aurka, Osasuna matematikoki Bigarren Mailako taldea izango da.

Partida zaila izango du Vasiljevicek zuzentzen duen taldeak; liderra, azken sailkatuaren aurka. Gainera, Nafrroako taldeak hamaika baja izango ditu min hartuta baitaude Nikola Vujadinovic, Oriol Riera, Emmanuel Riviere, Raoul Loe, Alex Berenguer, Unai Garcia, Imanol Garcia, David Garcia, Miguel Flaño, Didier Digard eta Tano Bonnin. Petar Vasiljevicek bigarren taldeko bost jokalari sartu ditu deialdian.

Ustezko hamaikakoak:

Bartzelona: Ter Stegen, Mascherano, Pique, Umtiti; Denis Suarez, Busquets, Andre Gomes, Arda Turan; Messi, Luis Suarez eta Paco Alcácer.

Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel, Steven, Oier, Fuentes, Clerc; Fausto Tienza, Causic, Roberto Torres; Kenan eta Sergio Leon.

Epailea: Jose Luis Munuera Montero.

Ordua: 19:30ean.

Zelaia: Camp Nou.

u.