Itxi

Osasuna

Bina Sadarren

Puntu banaketa Osasunaren eta Coruñako Deportivoren artean

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrek, maila galduta, puntu bat lortu dute Sadarren. Stevenek eta Juanfranek bere atean egin dituzte gorritxoen golak, eta Guilhermek galiziarren biak.

  • Steven, Osasunaren lehen golaren egilea. Argazkia: Efe.

    Steven, Osasunaren lehen golaren egilea. Argazkia: Efe.

Guilherme brasildarrak egindako bi golek Deportivok Lehen Mailan jarraitzeko dituen itxaropenak sendotu dituzte. Galiziarrek bina egin dute Osasunaren aurka, Sadarren jokatutako 35. jardunaldiko partidan.

Neurketak futbol gutxi eta gol asko izan ditu. Bi taldeek izandako lehen aukera argiak gauzatu dituzte.

Steven harrobiko jokalariak egin du partidako lehen gola, bere lehena Lehen Mailan, norgehiagoka hasi eta lau minutura. Atzelari gazteak korner baten ostean izandako aldaratzea aprobetxatu du bere taldea aurretik jartzeko.

Galiziarrek ere izandako lehen aukeran egin dute gola. Eskumatik egindako erdiraketa Guilhermek errematatu du, buruarekin, 18. minutuan banakoa lortzeko.

Bigarren zatiaren hasieran, nafarrak hobeto aritu dira, baina azken metroetan arrisku gehiago sortzea falta izan zaie. Caucicek eta Sergio Leonek izan dituzte aukerarik argienak.

Deportivok, berriz, ez du barkatu. Albentosak baloi bat buruarekin ukitu du eta pasea Guilhermeri iritsi zaio 1 eta 2koa egiteko partidako 70. minutuan.

Vasiljevicen taldeak ez du amore eman eta Juanfranek bere atean egin du gola nafarrek korner bat atera ostean.

 

Fitxa teknikoa

2 - Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel (Javier Flaño, 77. min), Oier, Steven, Fuentes (Alex Berenguer, 23. min), Clerc; Fausto Tienza (De las Cuevas, 77. min), Roberto Torres, Causic; Kenan eta Sergio León.

2 - Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Arribas, Navarro; Guilherme, Borges; Bruno Gama (Ola John, 61. min), Emre Çolak (Carles Gil, 79. min), Luisinho (Marcos Moreno, 88. min); eta Andone.

Golak: 1-0, m.4: Steven. 1-1, 18. min: Guilherme. 1-2, 70. min: Guilherme. 2-2, 78. min: Juanfran, bere atean.

an, bere atean.