Itxi

Osasuna

Igandean, 16:15ean

Valentzia-Osasuna, ezer gutxi jokoan

Erredakzioa

Etxeko taldeak sailkapenean posturen bat igotzeko aukera besterik ez du, eta gorritxoak Bigarren Mailara jaitsita daude matematikoki. Norgehiagoka igandean jokatuko da Mestallan, 16:15ean.

  • Vasiljevic. Argazkia: EFE

    Vasiljevic Valentziaren aurkako lehen itzuliko partidan. Argazkia: EFE

Osasunak Valentziaren aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Mestallan. Talde gorritxoa Bigarren Mailara jaitsita dago matematikoki eta valentziarrek sailkapenean posturen bat igotzea besterik ez dute jokoan.

Lehia honetarako Oriol Riera jokatzeko prest egongo da. Gainera, min hartuta egon diren David Garcia eta Nikola Vujadinovic deialdian sartu ditu Vasiljevic entrenatzaileak. Unai Garciak eta Raoul Loek lesioak gaindituta dituzte, baina deialtik at geratu dira. Juan Fuentes ere jokatzeko prest dago. Baja dira Fran Merida, Emmanuel Riviere, Tano Bonnin, Miguel Flaño, Didier Digard eta Oier Sanjurjo jokalariak.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Jaume edo Alves, Montoya, Garay, Mangala, Gaya, Carlos Soler, Enzo, Parejo, Nani, Munir eta Zaza.

Osasuna: Sirigu; Aitor Buñuel, Steven, David Garcia, Vujadinovic, Alex Berenguer; Roberto Torres, Fausto Tienza, Causic; Sergio Leon eta Oriol Riera.

Epailea: Clos Gomez.

Zelaia: Mestalla.

Ordua: 16:15ean.

rong> 16:15ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna