Itxi

Osasuna

4-1

Osasunak jipoia jaso du Valentziaren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek 4-1 galdu dute Mestallan. Garay (bi gol), Zaza eta Rodrigo izan dire golegileak etxeko taldean; Olavidek sartu du Nafarroako taldearen gola.

  • Valentzia-Osasuna. Argazkia: EFE

    Valentzia-Osasuna (4-1). Argazkia: EFE

Osasunak 4-1 galdu du Valentziaren aurka Mestallan. Etxeko taldea nagusi izan da berdegunean eta merezitako garaipena lortu du. Bi taldeek ezer gutxi izan dute jokoan, baina hiru puntuak Valentziak eskuratu ditu.

Valentziak norgehiagokako 22. minutuan hartu du arrea markagailuan Garayk sartutako golaren bitartez (1-0). Nanik erdiraketa jarri eta bigarren zutoinean baloia sare barrura bultzatu du argentinarrak. Lau minutu beranduago Osasuna lehia berdintzeko abagunea izan du, bauna Jaume atezainak gelditu bikaina egin du Tienzaren errematearen aurrean. Atsedenaldira iritsi orduko, 45. minutuan, Valentziak bigarren gola sartu du; oraingoan ere Garay izan da golegilea (2-0).

Bigarren zatiari gogotsu ekin dio Osasunak eta gola sartzeko aukera izan du 56. minutuan; Vujadinovicek buruz egindako errematea, ordea, oso gutxigatik kanpora joan da. Ondoren, Valentziaren eantzuna iritsi da zutoina jo duen Gayaren jaurtiketa baten bitartez. Minutuak pasa ahala Valentzia baloiaren jabe egin da, eta 70. minutuan Zazak 3-0ekoa sartu du, gorritxoek defentsan egindako hutsaz baliatuta. Azken minutuetan lur jota egon da Osasuna, eta 75. minutuan Rodrigok 4-0ekoa sartu du. Neurketako azken minutuan Olavidek 4-1ekoa sartu du, emaitza txukuntzeko.

Fitxa teknikoa:

4 - Valentzia: Jaume Domenech, Montoya, Garay, Mangala, Gaya (Santi Mina, m.78), Enzo Perez, Parejo (Rodrigo, m.69), Carlos Soler (Medran, m.78), Joao Cancelo, Zaza eta Nani.

1 - Osasuna: Sirigu, Aitor Buñuel (Javier Flaño, m.69), David Garcia, Vujadinovic, Fuentes, Berenguer, Fausto Tienza (De las Cuevas, m.32), Roberto Torres, Causic, Sergio Leon (Olavide, m.73) eta Oriol Riera.

Golak: 1-0, m.22: Garay. 2-0, m.44: Garay. 3-0, m. 70, Zaza. 4-0, m.75: Rodrigo. 4-1, m.90: Olavide.

Epailea: Clos Gomez.

ong>Clos Gomez.