Itxi

Osasuna

Areto futbola

Osasuna areto futbolean murgilduko da Xotarekin akordioa itxi ondoren

Erredakzioa

Bi taldeek ondorengo asteetan emango dute akordioaren xehetasunen berri prentsaurreko bateratu baten bitartez.

  • Xota Magna Gurpea. Argazkia: EFE

    Xota Magna Gurpea taldea Errege Kopako finalean. Argazkia: EFE

Osasunak eta areto futboleko Xota taldeak akordioa itxi dute "anbizio handiko proiektu bat sortzeko eta Nafarroako kirolari bultzada emateko, jakinarazi dute bi taldeek.

Akordioaren xehetasunak ondorengo asteetan azalduko dituzte, prentsaurreko bateratu baten bitartez. Taldea nola deituko den, zein arropa-marka erabaliko duten, eta publizitate akordioak nolakoak izango diren jakinaraziko dute ondorengo egunetan.

"Osasunak ia mende bateko historia du, eta lehen aldiz areto futbolean sartzea erabaki du kirol honetako talde handi batekin akordiora iritsita. Xota gure baloreekin bat dator, nafar identitatea du, eta harrobiagatik apustu egiten du", azaldu du ohar baten bitartez.


/>