Itxi

Osasuna

Reyno de Navarran

Osasuna-Reala (0-1): Tamudok erabaki du, donostiarrentzat

Erredakzioa

Aurrelari txuri-urdinak, 78. minutuan egin du garaipenaren gola. Osasunak, joko eta erritmo ona aurkitu gabe jarraitzen du.

Realak irabazi du Reyno de Navarra Trofeoa, partida osoan nagusi izan eta gero. Osasunak ez du bere joko oraindik aurkitu eta hori nabaritu egin da zelaian. Raul Tamudok egin du gola, 78. minutuan, txuri-urdinentzat, Griezmannen pase bati esker.

Martin Lasarteren mutilek, lehen minututik kontrolatu dute partida, haien erritmoa ezarriz. Lehen zatian gorritxoak atzean sartu dira eta Ricardok geldiketa paregabeak egin behar izan ditu. Llorente eta Xabi Prietok aukerak izan dituzte Reala markagailuan aurretik jartzeko baina Ricardok ederki gelditu ditu haien jaurtiketak. Camachoren mutilak, minutuak aurrera joan ahala, hobeto ezarri dira zelaian eta baloiaren jabetza eskuratu dute. Aukerarik garbiena Arandak izan du baina bere jaurtiketa Bravoren eskuetara joan da.

Osasunak, bigarren zatian hobeto hasi zuen partida eta donostiarrak atzera joatea lortu du. Hala ere, nafarrak ez dira Claudio Bravoren atera arriskuz heltzeko gai izan. 78. minutuan, Griezmannen jokaldi baten ondorioz, Tamudok lortu du azken 0-1ekoa.

- Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Ricardo; Oier, Sergio, Josetxo, Monreal; Juanfran, Soriano, Nekounam, Camuñas; Pandiani eta Aranda.

Jokatu zuten beste batzuk:&' || 'nbsp; Riesgo, Puñal, Miguel Flaño, Lekic, Masoud, Vadocz eta Calleja.

1 - Reala: Bravo; Martínez, Ansotegi, Mikel, De la Bella; Prieto, Aranburu, Elustondo, Sutil; Viguera eta Llorente.

Jokatu zuten beste batzuk:&' || 'nbsp; Griezmann, Rivas, Illarramendi, Tamudo eta Estrada.

Gola: 0-1, m.78: Tamudo.