Itxi

Osasuna

Fitxaketa

Monakok Alvaro Fernandez atezaina fitxatu du Osasunatik

Erredakzioa

19 urteko futbolariak 2020. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Monakorekin. Osasunako hirugarren atezaina zen.

  • Alvaro Fernandez. Argazkia: AS Monaco

    Alvaro Fernandez. Argazkia: AS Monaco

Monako taldeak astearte honetan jakinarazi du Alvaro Fernandez Llorente atezaina fitxatu duela Osasunatik. 19 urteko atezainak 2020. urteko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Monakorekin.

Alvaro Fernandez Osasunako lehen taldeko hirugarren atezaina zen, eta Lehen Mailan debuta egin zuen 2016ko irailan Mario Fernandez atezaina lesionatu ostean. 19 urtez azpiko Espainiko selekzioan ibili da.

"Oso pozik nago Monakok fitxatu nauelako. Talde honek erakutsi zuen iragan denboraldian noraino iristeko gai den, eta jokalari gazteen aldeko apustua egiten du. Daukadan guztia emango dut taldeari laguntzeko", adierazi du Alvaro Fernandezek.

 

dezek.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna