Itxi

Osasuna

Zuzenean, ETB1 eta eitb.eus-en

Osasuna eta Eibar, nor baino nor gehiago Sadarren

Erredakzioa

Talde gorritxoak armaginen aurka jokatuko du 19:00etan aurkezpen partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak.

  • Osasuna-Eibar. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Osasuna-Eibar partidako irudia. Argazkia: EFE

Osasunak Eibarren aurka jokatuko du 19:00etan, Sadarren. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus webguneak. Osasunaren aurkezpen partida izango da bere zaleen aurrean.

Talde gorritxoak Taxoaren egin du lan-saioa ostegun goizean eta Diego Martinezek zuzentzen dituen mutilek beste entrenamendu bat egin dute arratsaldean Sadarren, neurketa jokatuko den zelaian.

Eibarrek baja asko izango ditu min hartuta baitaude Yoel, Fran Rico, Nano Mesa, Sergi Enrich, Pedro Leon eta David Junca jokalariak. Ondorioz, Jose Luis Mendilibarrek 23 jokalari sartu ditu deialdian: Riesgo, Dmitromic, Capa, Arbilla, Calavera, Ibargoien, Ramis, Oliveira, Galvez, Elgezabal, Jose Angel, Escoruela, Ruben Peña, Alejo, Dani Garcia, Escalante, Jordan, Rivera, Inui, Bebe, Kike Garcia, Charles eta Amorrortu. Deialdia bi partidatarako da; Osasunaren eta Zaragozaren aurkakoetarako.