Itxi

Osasuna

1-1

Osasunak berdindu egin du Huescaren aurka eta irabazi gabe jarraitzen du

Erredakzioa

Gorritxoek bana (1-1) berdindu dute Sadar estadioaren 50. urteurrena ospatu duten egunean. Unai Garciak aurreratu du Nafarroako taldea eta Melerok sartu du berdinketaren gola, 86. minutuan.

  • Sadar. Argazkia: CA OSasuna

    Sadar zelaiaren 50. urteurreneko ospakizunaren irudia. Argazkia: CA OSasuna

Osasunak bana (1-1) berdindu du Huescaren aurka larunbat honetan eta ezin izan du Sadar zelaiaren 50. urteurrena garaipenarekin ospatu. Hiru jardunalditan norgehiagokarik irabazi gabe jarraitzen dute gorritxoek Bigarren Mailan.

Lehen zatian etxeko taldea izan da baloiaren jabe, baina hasierako 45 minutuetan ia ez da gol aukera argirik egon. Bigarren zatian Osasunaren nagusitasunak saria jaso du 68. minutuan Unai Garciak sartutako golari esker (1-0). Neurketako azken minutuetan Huescak erasora jo du berdinketaren bila eta 86. minutuan Melerok sartu du banakoa (1-1) korner baten ondorioz. Amaieran, puntu bana talde bakoitzarentzat. Osasunak bi puntu ditu lehen hiru jardunaldien ostean.

Fitxa teknikoa:

1 - Osasuna: Sergio Herrera; Javier Flaño, Aridane, Unai Garcia, Clerc; Arzura, Fran Merida (De las Cuevas, m.77); Sebas Coris (Xisco, m.55), Roberto Torres, Quique; eta David Rodriguez (Lucas Torro, m.62).

1 - Huesca: Remiro; Akapo, Pulido, Jair (Ferreiro, m.82), Brezancic; Aguilera; Chimy Avila (Vadillo, m.56), Luso Delgado (Rescaldani, m.72), Melero, Alex Gallar; eta Chucho Hernandez.

Golak: 1-0, m.68: Unai Garcia. 1-1, m.86: Melero.

Epailea: Sagues Oscoz.

> Sagues Oscoz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna