Itxi

Osasuna

Gaur, 21:00etan

Osasunak Bartzelona B hartuko du Sadarren

EITB.EUS

Nafarrak lidergoan dira eta beste jardunaldi bat egon nahi dute sailkapeneko lehen postu horretan.

Osasunak LaLiga 1/2/3ko lidergoa defendatuko du gaur iluntzeko 21:00etan Sadarreko futbol-zelaian Bartzelona Bren kontra.

Nafarrek ligan partida bakarra galdu dute, gol gutxien jaso duen taldea da eta Zaragozaren kontrako azken berdinketa baino lehen hiru garaipen jarraian lortu zituen.

Ustezko hamaikakoak

Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Unai Garcia, Oier, Clerc; Mateo, Arzura, Fran MErida, Roberto Torres; Quique eta Xisco.

Bartzelona B: Ortola; Costas, Cuenca, Martinez, Cucurella; Fali, Busquets, Vitinho; Aleñáa, Cardona eta Arnáiz.

Epailea: Ocon Arraiz

Futbol-zelaia: El Sadar

Ordua: 21:00etan.

ong> 21:00etan.