Itxi

Osasuna

Bigarren maila

Osasunak berdindu egin du bi golez atzetik izan ondoren (2-2)

Agentziak | Erredakzioa

Horrenbestez, Osasunak bigarren mailako lider segitzen du, Lugo, Sporting, Numancia eta Rayok jokatu behar dituzte norgehiagokak jokatu baino lehen.

  • Argazkia: @CAOsasuna

    Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak puntu bat ateratzea lortu du Bartzelona Bren aurrean, 0-2 galtzen ibili eta gero. Lehia oso irekia izan da, eta gorritxoek, partida berdintzeaz gain, markagailu horri eusteko abilezia erakutsi dute, bigarren zatiko azken ordu erdia hamar jokalarirekin jolastu arren.

Katalanek bi golen aldea eskuratu du norgehiagokak ordu erdia bete bezain pronto, David Concharen eta Carles Aleñaren bidez. Aitzitik, Diego Martinek zuzentzen dituen jokalariak tartea estutu dute atsedenaldira heldu aurretik Quique Gonzalezi esker.

Aldageletatik bueltatu eta berehala (47. minutuan) Fran Meridak berdinketaren gola erdietsi du Osasunaren mesedetan. Alabaina, neurketak nafarren alde jar zitekeela zirudienean, arbitroak Merida bera egotzi du bigarren txartel horia atera dionean.

Gorritxoak azken minutura arte saiatu dira garaipenaren gola erdiesten, baina Bartzelonakoek ondo eutsi diete etxekoen oldarraldiei.

Horrenbestez, Osasunak bigarren mailako lider segitzen du, Lugo, Sporting, Numancia eta Rayok jokatu behar dituzte norgehiagokak jokatu baino lehen.

Fitxa teknikoa:

Osasuna 2: Sergio Herrera; Lillo, Unai García, Oier, Clerc; Quique, Arzura, Fran Mérida, Roberto Torres (Mateo, 71. min); David Rodríguez (Fausto Tienza, 65. min) eta Xisco (Sebas Coris, 86. min).

Bartzelona B 2: Ortolá; Costas, Fali (Tarín, 46. min), Cuenca, Cucurella; Aleñá, Busquets, Vitinho; Arnáiz, Choco Lozano (Marc, 91. min) eta Concha (Carles Pérez, 75. min).

Golak: 0-1, 23. min: Concha. 0-2, 32. min: Aleñá. 1-2, 35. min: Quique. 2-2, 47. min: Fran Mérida.

Epailea: Ocón Arráiz (Errioxako batzordea). Txartel gorriak: Fran Mérida (37. min eta 63. min). Txartel horiak: Osasunako Roberto Torres (40. min), Xisco (55. min) eta Unai Garciari (93. min), eta Bartzelonako Tarín (68. min) eta Busquetsi (78. min).