Itxi

Osasuna

0-0

Osasunak golik gabe berdindu du Teneriferen aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak puntu bat eskuratu du Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian. Sergio Herrera atezaina izan da partidako izarra, penalti bat gelditu baitu neurketako 57. minutuan.

  • Tenerife-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

    Tenerife-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak golik gabeko berdinketa (0-0) sinatu du Teneriferen aurka Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian. Partida irekia izan da, eta bi taldeek izan dituzte garaipena lortzeko aukerak. Talde gorritxoko Sergio Herrera atezaina izan da neurketako heroia, penalti bat gelditu baitu 57. minutuan.

Puntu honekin, Osasuna (21 puntu) hirugarren da 123 Ligako sailkapenan, Lugo (23 puntu) liderreraengandik bi puntura eta bigarren den Sportingengandik (22 puntu) puntu bakarrera.

Fitxa teknikoa:

0. CD Tenerife: Dani Hernández; Luis Perez, Carlos Ruiz, Jorge Saenz, Iñaki Saenz; Vitolo, Aitor Sanz; Bryan Acosta, Juan Carlos Real (Tayron, min. 80); Malbasic eta Longo (Juan Villar, min. 71).

0. Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Quique (Xisco, min. 58), De las Cuevas, Fausto Tienza, Arzura (Lucas Torró, min. 73); Mateo (Unai Garcia, min. 46) eta David.

Epailea: Jorge Figueroa Vazquez.