Itxi

Osasuna

LaLiga 1/2/3

Osasuna, Kordobari irabaztera behartuta

Agentziak | eitb.eus

Gorritxoek jaitsiera postuetan dagoen Kordobari egingo diote aurre gaur iluntzeko 21:00etan.

  • Argazkia: Osasuna

    Argazkia: Osasuna

Kordobak eta Osasunak indarrak neurtuko dituzte gaur gauean iluntzeko 21:00etan Arcangeleko futbol-zelaian LaLiga 1/2/3ko hamalaugarren jardunaldian.

Gorritxoak sailkapeneko goiko postuetan dira, baina lau berdinketa jarraian lortu ondoren lidergoa galdu dute, beraz, hiru puntuak nahi dituzte jaitsiera postuetan egun dagoen Kordobari irabazita.

Ustezko hamaikakoak

Kordoba: Kieszek; Fernandez, Joao Afonso, Josema, Javi Noblejas; Alfaro, Edu Ramos, Sergio Aguza, Javi Galan; Sergi Guardiola eta Jona.

Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Sebas Coris, Fausto Tienza, Lucas Torro, Roberto Torres; Quique eta Xisco.

Epailea: Arcediano Monescillo
Futbol-zelaia: Arcangel.
Ordua: 21.00