Itxi

Osasuna

Hauteskundeak

Lafonek epaitegietara joko du Osasunan hauteskundeak eskatzeko

M.D. | eitb.eus

Nafarroako taldeko presidente kargura iritsi nahi duenak 26. artikuluaren beste irakurketa bat eskatzen du, eta esan du bere hautagaitzaren abalak eskakizunak betetzen dituela.

  • Juan Ramon Lafon, prentsaurrekoan / EITB.

    Juan Ramon Lafon, prentsaurrekoan / EITB.

Osasunako presidentea izan nahi duen Juan Ramon Lafonek prentsaurrekoan esan duenez, hauteskunde-batzordeak bere hautagaitza kanpoan uzteko hartutako erabakiaren aurka helegitea jarrituko du epaitegietan, eta estatutuen beste irakurketa bat eskatu du, 26. artikuluaren "espiritua" errespetatzeko, eta ez "hitzez hitz" hartzeko. "Haserre eta kezkatuta" dago "zapuztutako" hauteskunde prozesuagatik.

"Artikulua hitzez hitz betetzearen arrazoia ez dator bat Alfonso Ramirezek estatutuen aurkezpenean esandakoarekin", esan du Lafonek.

Lafonentzat, 26. artikulua, "hauteskunde batzuetara aurkezteko bete beharrekoa", "betetzeko ezina da idatzita dagoen moduan", eta deialdia "tranpa" bat izan da.

"Abala ematen digun erakundea Ingalaterrako Bankuan erregistratuta dago, beraz, baita Espainiako Bankuan ere bai, Europako akordioen ondorioz", esan du Lafonek bere hautagaitza defendatzeko.

Lafonek Sabalzaren zuzendaritzaren kontra jo du, "kajoiak irekiko dituen jende berria sartzearen beldur" delako. "Ez dugu nahi, berriz ere, hautetsontzietatik irten ez den zuzendaritzarik; Osasunak merezi duena da", gehitu du.