Itxi

Osasuna

1-0

Osasunak porrota jaso du Lugoren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak 1-0 galdu du Anxo Carro zelaian. Cristian Herrerak sartu du partidako gol bakarra, 74. minutuan.

  • Lugo-Osasuna. Argazkia: @CAOsasuna

    Lugo-Osasuna (1-0). Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 1-0 galdu du Lugoren aurka Anxo Carron jokatu duen partida. Aridanek huts egin du defentsan eta horretaz baliatu da Cristian Herrera partidako gol bakarra sartzeko eta hiru puntuak Lugon uzteko.

Lugo bigarren da sailkapenean 29 punturekin eta Huesca liderrarekin berdinduta. Osasunak playoff postuetan jarraitzen du, 25 punturekin, igoera zuzeneko postuekiko lau puntura.

Fitxa teknikoa:

1 - Lugo: Juan Carlos; Campabadal, Bernardo Cruz, Ignasi Miquel, Luis Ruiz; Iriome, Seoane, Azeez, Fede Vico (Carlos Pita, m.85); Cristian Herrera eta Mario Barco (Nico Albarracin, m.68).

0 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier (Unai Garcia, m.10), Clerc; Sebas Coris (David Rodríguez, m.80), Lucas Torro, Fran Merida, De las Cuevas (Roberto Torres, m.58); Quique eta Xisco.

Gola: 1-0, m.74: Cristian Herrera.

Epailea: Areces Franco.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna