Itxi

Osasuna

LIGA 123

Osasuna-Nàstic partida bertan behera geratu da elurrarengatik

AGENTZIAK 1 ERREDAKZIOA

Inicialmente, el árbitro decidió retrasar el partido quince minutos, pero finalmente ha adoptado la resolución de suspender el encuentro pasadas las nueve y media de la noche.

  • Sadar zelaiak itxura hau zeukan norgehiagoka ez jokatzea erabaki denean. Argazkia: EiTB

    Sadar zelaiak itxura hau zeukan norgehiagoka ez jokatzea erabaki denean. Argazkia: EiTB

Osasuna eta Nastic ostiral gauean, 21:00etan, jokatzekoa ziren futbol partida bertan behera geratu da norgehiagoka aurretik bota duen elurrarengatik.

20:20 aldera elurra erruz botatzen hasi da Iruñean, eta zelaia elurrez bete da berehala, talde biak berotze-lanak egiten ari ziren unean, hain zuzen ere.

Ez du gelditu 20:45era arte. Orduan, Osasunako langileek futbol-zelaiko lerroetatik elurra kentzeari ekin diote, eta horrek partidaren hasiera atzeratzea ekarri du.

Neurketako epaileak, Luis Mario Milla Alvendiz andaluziarrak, bi taldeetako ordezkariekin bildu da zelai erdian, 21:00ak aldera.

Hasiera batean partida 15 minutuz atzeratzea erabaki du, baina, azkenerako, lehia bertan behera gera zedila iritzi dio, bederatzi eta erdiak pasatxoan, berriz ere elurra botatzen hasi denean.

Elurrak zelaia zuriz estali du goizean ere, baina Osasunako langileek zelai garbitu dute arratsalderako.

arratsalderako.