Itxi

Osasuna

Hauteskunde prozesua

Osasunan hauteskunde berriak eskatzeko aurkeztutako helegitea kendu du Lafonek

Agentziak | Erredakzioa

Luis Sabalza presidente izendatu zuten berriro azaroaren 19an hauteskunderik egin behar izanik gabe, hauteskunde batzordeak ontzat eman zuen hautagai bakarra izan baitzen.

  • Juan Ramón Lafón dunrante una anterior comparecencia ante la prensa. Foto: EiTB

    Juan Ramón Lafón dunrante una anterior comparecencia ante la prensa. Foto: EiTB

Osasunako presidente izateko hautagaitza aurkeztu zuen Juan Ramon Lafonek jakinarazi duenaren arabera, azaroko hauteskundeetatik ateratako Osasunaren zuzendaritza kargutik kentzeko eta hauteskunde berriak egin zitezela eskatuz aurkeztu zuen helegitearekin aurrera ez jarraitzea erabaki du, eta, horrenbestez, itxita geratu da behin betiko prozedura hori.

Hala eman du jakitera ohar baten bidez astearte honetan. Aipatu oharrean nabarmendu duenez, bere nahia beti izan da "Osasuna hobe bat egitea", eta ez, ordea, "inongo hauteskunde batzorderen edota bazkide talderen aurka joatea". Dena den, berretsi egin du egungo estatutuetan presidente izateko hautagaiek "bere gain har ezin ditzaketen" eskabideak jasotzen direla.

Luis Sabalza presidente izendatu zuten berriro azaroaren 19an hauteskunderik egin behar izanik gabe, hauteskunde batzordeak ontzat eman zuen hautagai bakarra izan baitzen, ez zituelako onartu Lafon eta Victor Alvarez hautagaiek aurkeztu zituzten aurreabal ekonomikoak.

Lafonek helegiteak aurkeztu zuen bere aurreabalen zilegitasuna defendatzeko, eta, horrez gain, Luis Sabalzaren hautagaitza bakarrik onartzeko erabakia ezeztatzea nahi zuen.

Alabaina, abenduaren 26an Iruñeko Lehen Instantziako 2. Epaitegiak ez zituen onartu Lafonek eskatutako kautelazko neurriak.

Horren aurrean, Lafonek helegitea kentzea eta Nafarroako Probintzia Auzitegira ez jotzea erabaki du.

zea erabaki du.