Itxi

Osasuna

0-1

Osasuna playoff postuetara hurbildu da Sevilla Atleticori irabazita

Erredakzioa

Gorritxoek 0-1 irabazi dute David Rodriguezek neurketako 54. minutuan sartu duen golari esker.

  • Sevilla Atletico-Osasuna. Argazkia: CA Osasuna

    Sevilla Atletico-Osasuna (0-1). Argazkia: CA Osasuna

Osasunak 0-1 irabazi dio Sevilla Atleticori eta igoerako playoff postuetara gerturatu da. Gainera, talde gorritxoak aurkariek baino partida bat gutxiago jokatu du, Nasticen aurkakoa atzeratu egin baitzen elurragatik.

Lehen zatia parekatua eta ia abagunerik gabekoa izan da. Bigarren zatiaren hasieran, 54. minutuan, Osasunak gola sartu du David Rodriguezen bitartez (0-1). Azken txanpan berdinketaren bila jo du Sevilla Atleticok, baina Osasunak emaitzari eutsi eta hiru putuak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

0 - Sevilla Atletico: Juan Soriano; Borja San Emeterio, Berrocal (Carmona, min. 67), Konyk, Matos; Yan Eteki (Aburjania, min. 73), Fede San Emeterio, Carballo; Curro, Lara eta Pozo (Marc Gual, min. 62).

1 - CA Osasuna: Herrera; Lillo, Unai Garcia, Oier, Clerc (Tano, min. 85); Coris (Robert Ibañez, min. 56), Torró, Arzura, Kike Barja; David Rodriguez (Quique Gonzalez, min. 69) eta Xisco.

Gola: 0-1, min. 54: David Rodriguez.

Epailea: Jose Antonio Lopez Toca.

Lopez Toca.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea