Itxi

Osasuna

30. jardunaldia

Osasunak puntu bat lortu du Albaceten, hamar jokalariren aurka

Erredakzioa

Gorritxoek gizon bat gehiago izan dute bigarren zatian, baina ezin izan dute garaipena eskuratu Carlos Belmonten.

  • Argazkia: @CAOsasuna (Twitter).

    Argazkia: @CAOsasuna (Twitter).

Osasunak puntu bat urratu du igande honetan Albaceteko Carlos Belmonte zelaian, 0-0 berdinduta. Gorritxoek ezin izan dute baliatu bigarren zatian izan duten abantaila; izan ere, etxeko taldea hamar jokalarirekin aritu da.

Berdinketa honekin, Osasuna seigarren postuan dago, hau da, promozio-postuan, eta bigarren sailkatua 7 puntura ditu. Zaragoza, bolada oso onean dabilen taldea bera, hurrengo aurkaria izango da Sadarren, datorren larunbatean.