Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak Oviedori irabazi dio eta playoff postuetan sartzeko lehian mantentzen da

Erredakzioa

Talde gorritxoak 2-1 irabazi dio talde asturiarrari Sadarren. Kanpoko taldea hasi da irabazten Linaresen golari esker, baina Osasunak emaitza irauli du Fran Meridaren eta David Rodriguezen golekin.

  • Osasuna-Oviedo (2-1). Argazkia: @CAOsasuna

    Osasuna-Oviedo (2-1). Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak 2-1 irabazi dio Oviedori Sadarren Bigarren Mailako 39. jardunaldiko partida eta talde gorritxoa igoerako playoff postuetan sartzeko lehian mantentzen da, aurkari zuzen baten aurka garaipena lortuta.

Lehen zatia nahiko kaskarra izan da, eta abagune gutxikoa. Oviedok, ordea, gola sartu du izan duen abagune bakarrean, Linaresen bitartez (0-1). Bigarren zatia biziagoa izan da, eta Osasunak neurketa berdintzea lortu du Fran Meridak penaltiz sartutako golari esker (1-1). Alfonsok falta egin dio Rober Ibañezi area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Partidaren azken txanpan, 83. minutuan, David Rodriguezek 2-1ekoa sartu du Osasunari garaipena emateko.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Miguel Flaño, Aridane, Oier; Lucas Torre; Rober Ibañez (Unai García, m.86), Borja Lasso, Roberto Torres (Fran Merida, m.53), Quique; eta Xisco (David Rodriguez, m.71).

1 - Oviedo: Alfonso; Johanneson, Carlos Hernandez, Forlín, Christian Fernandez (Toche, m.85), Varela; Rocha, Folch (Fabbrini, m.90), Hidi (Aaron Ñiguez, m.76); Linares eta Saul Berjon.

Golak: 0-1, m.15: Linares. 1-1, m.59: Fran Merida, penaltiz. 2-1, m.83: David Rodriguez.

Epailea: Arcediano Monescillo.