Itxi

Eibar

Lidergoa

Eibar Adelante Ligako txapelduna da

Erreadkzioa

Azken partida jokatu baino lehen ere, lidergoa ziurtatu dute armaginek, Gironak Deportivori irabazi diolako.

  • Eibar, igoera ospatzen / EFE.

    Eibar, igoera ospatzen / EFE.

Eibar Bigarren Mailako txapelduna da dagoeneko. Deportivok porrota jaso Gironan (3-1), eta horri esker titulua eskuratu du gaur bertan armaginek. Igande honetan Numantzia izango du aurkari talde gipuzkoarrak.

Duela bi aste Lehen Mailan jokatzeko txartela lortu zuen Eibarrek, eta igande honetan egindako denboraldi ezin hobea biribildu nahi du.

Añibarro eta Boveda jokalariek ezin izango dute Los Pajaritoseko norgehiagoka jokatu, baina Raul Navas, ordea, lehiatzeko prest da partida bateko zigorra bete eta gero.

Atean Jon Irazustabarrena, "Txusta” Jarruko du Gaizka Garitano gipuzkoarren entrenatzaileak, Xabi Iruretagoienaren helburua Bigarren Mailako Zamora saria erdiestea baita.

Azpimarratzekoa da Yuri (Reala), Jota Peleteiro (Celta), Morales (Levante) eta Gilvan Gomes (Hercules) jokalariek euren azken partida jokatuko dutela Eibarren elastikoarekin.