Itxi

Futbola

88 urterekin

Alfredo Di Stefano zendu da

'Saeta Rubia' ezizenaz ezaguna zen jokalari oia eta Real Madrileko ohorezko presidentea 88 urterekin hil da Madrileko Gregorio Marañon ospitalean. Bihotzekoak eman zion duela hiru egun.

1:22

Alfredo di Stéfano Real Madrileko ohorezko presidentea zendu da astelehen honetan. Duela hiru egun bihotzekoak eman zion Santiago Bernabeu zelai inguruko jatetxe batetik irtetzerakoan, eta familiako iturriek jakinarazi dutenez, Madrileko Gregorio Marañon ospitalean hil da, gaur arratsaldean.

'Saeta Rubia' ezizenaz ezaguna izan zen Real Madrileko jokalari ohia. Munduko lau jokalari handienetakoa dela diote adituek, Pelerekin, Maradonarekin eta Johan Cruyffekin batera.

Di Stefanok bihotzeko hainbat arazo izan ditu azken bederatzi urteetan. 2013. urteko apirilean Valentziako ‘La Fe’ ospitalean ingresatu zuten bihotzeko arazoak direla eta. 2005ean ‘bypass’ laukoitza jarri zioten aipatutako Valentziako ospitale horretan. Real Madrileko ohorezko presidenteak iragan uztailaren 4an, 88 urte bete zituen.

'Saeta Rubia' ezizenaz ezagutzen zuten jokalari garaian. 1926ko uztailaren 4an jaio zen Buenos Airesen, Argentinan. 1953. urtetik 1964. urtera arte jokatu zuen Real Madrilen, talde merengearen historiako urterik onenetan. 1964an utzi zuen Real Madril 510 partidu ofiazial jokatu eta 418 gol sartu ondoren. Di Stefanok espainiar nazionalitatea lortu zuen, eta 31 partidu jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, 23 gol lortuz. Inoiz ez zuen selekzioen Munduko Txapelketa bat jokatu. 2000. urtean, Florentino Perez Real Madrileko presidente zela, Real Madrileko ohorezko presidente izendatu zuten.