Itxi

Futbola

Hiru jokatuko dira

Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren arteko partidak, Gabonetan

Isusko AB

Gabonetan neurtuko dituzte indarrak Euskal Selekzioak eta Kataluniak, futbolean bai emakumezkoetan eta bai gizonezkoetan. Horrez gain, areto-futbolean eta errugbian ere jokatuko dute.

  • Peruren kontrako partida

    Peruren aurkako partidan. Efe.

Euskal Selekzioa eta Katalunia aurrez aurre izango dira hirugarren aldiz gizonezkoen kasuan eta aurrenekoa emakumezkoetan. Lehenengoa 2006ko urrian izan zen, Bartzelonan, eta bina berdindu zuten. 2007ko abenduan, berriz, bana egin zuten San Mamesen.

Euskal Selekzioaren eta Kataluniaren aurreneko partida 1915eko urtarrilaren 3ean jokatu zen. Aurtengo neurketa honetan 100. urteurrena ospatuko da.

Futbolezko bi partida hauez gain areto-futbolekoa eta errugbikoa jokatuko dira ere.

EGITARAUA

Abenduaren 27an, larunbatean

16:00, Euskal Selekzioa -  Katalunia (areto futbola)

18:30, Euskal Selekzioa - Katalunia (emakumezkoak)

Abenduaren 28an, igandean

20:30, Euskal Selekzioa - Katalunia (gizonezkoak)