Itxi

Futbola

Europa Liga

Sevillak eta Vila-realek azken jardunaldira arte itxaron beharko dute

Erredakzioa

Emeryren taldeak galdu egin zuen 2 eta 0 Feyenoorden aurkako partida. Marcelinoren mutilek, aldiz, berdinketa lortu zuten etxean, Borussia Moenchengladbach taldearekin.

Sevillak 2 eta 0 galdu zuen ostegunean Rotterdamen, Holandan, Feyenoord taldearen aurka. Ondorioz, herbeheretarrak multzoko lehen postuan dira orain, eta final-hamaseirenetarako txartela lortu dute.

Andaluziarrek partida txarra egin zuten, eta orain Rijeka talde kroaziarra gainditu beharko dute etxean, Europa Ligan aurrera egiteko. Golak bigarren zatian egin zituzten. Lehenengoa Toornstrak sartu zuen, 55. minutuan, eta bigarrena, El Ahmadik, 83.ean.

Fitxa teknikoa:

2 - Feyenoord: Vermeer; Boulahrouz, Van Beek, Kongolo, Nelom; El Ahmadi, Immers, Clasie; Toornstra, Kazim Kazim eta Boetius.

0 - Sevilla: Sergio Rico; Coke, Arribas, Carriço, Kolodziejczak; Krychowiak, Mbia; Denis Suárez (Deulofeu, 60. min), Iago Aspas (Bacca, 60. min), Reyes (Vitolo, 81. min); eta Gameiro.

Golak: 1-0, 55. min: Toornstra. 2-0, 83. min: El Ahmadi.

Vila-realek irabazi egin beharko du Zipren

Vila-realek berdinketa (2-2) lortu zuen Borussia Moenchengladbachen aurka Madrigalen, eta Zipren irabazi beharko du hurrengo kanporaketarako txartela, azken jardunaldian, Apollon Limassol taldearen aurka.

Marcelinoren taldeak birritan hartu zuen aurrea markagailuan, Luciano Vietto argentinarraren eta Denis Cheryshev errusiarraren golei esker. Alemaniarrek, hala ere, partida birritan berdindu zuten, Raffael brasildarrak eta Granit Xhaka suitzarrak egindako gol bikainei esker.

Fitxa teknikoa:

2 - Villarreal: Asenjo; Mario, Gabriel, Víctor Ruiz, Jaume Costa; Cani (Jonathan dos Santos, 55. min), Trigueros (Espinosa, 86. min), Bruno, Cheryshev; Uche (Pina, m. 70) eta Vietto.

2 - Borussia Moenchengladbach: Sommer; Korb, Brouwers, Jantschke, Domínguez; Traoré (Herrmann, 70. min), Nordtveit, Xhaka, Hazard; Raffael eta Hrgota (Kruse, 70. min).

Golak: 1-0. 26. min: Vietto. 1-1. 55. min: Raffael. 2-1. 62. min: Cheryshev. 2-2. 66. min: Xhaka.