Itxi

Futbola

Festa

Golak, festa giroa eta emozioa, San Mamesen (1-1)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak bana egin dute San Mamesen, aldarrikapen kutsi nabarmena izan duen partidan. Golak Aritz Adurizek eta Sergi Garciak egin dituzte.

Bana egin dute Euskal Selekzioak eta Kataluniak, San Mamesen festa giroan eta aldarrikapen kutsu nabarmenarekin jokatu duten neurketan.

Jokalariak bi pankartarekin atera dira San Mameseko berdegunera, 'Herri bat, talde bat' leloa ingelesez eta katalanez idatzita ('One country, one team' eta 'Una nació, una selecció'). Keinu horrekin bi selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu nahi izan dute.

Harmailetan festa eta jai giroa nagusi izan dira, are gehiago Euskal Selekzioak 3. minutuan gola egin ostean. Aritz Aduriz izan da golegilea.

Lehen minutuetan Amorroturen eta Etxarriren mutilak nagusi izan dira. Ibai Gomezek bigarrena egiteko aukera paregabea izan du 12. minutuan, baina Santutxukoa ez da fin ibili errematea egiterakoan, ate guztia berarentzat zuenean. Jokaldia eta erdiraketa Adurizenak izan dira.

Jokoa polita zen, bizia, eta zaleak 'beste bat, beste bat' oihukatzen hasi dira, baina Gerardek zuzendutako taldea izan da jokoaren jabetza pixkanaka-pixkanaka bereganatu duena.  Hortik aurrera, Kataluniarrek sortu dituzte aukerarik onenak.

Victor Sanchezek lehen abisua eman du, 33.ean, baina bere errematea kornerrera aldendu du Iraizozek. Deulofeuk ere aukera izan du handik gutxira, baina erremateak zutoinean jo du.

Berdinketa gertu zirudien, eta susmoa gauzatu egin da 43. minutuan, Sergio Sanchezek gola egin baitu kataluniarrentzat.

Bigarren zatian, jokoak behera egin du nabarmen, hautatzaileek egindako aldaketa piloaren ondorioz. Harmailetako giroak, berriz, bero-bero jarraitu du. Festak ez du etenik izan.

Katalunia, hobeto

Atsedenaldiaren ostean jokoa eta jabetza kataluniarrena izan da, eta bigarren gola egiteko aukerak izan dituzte, euskal selekzioko jokalarienak baino garbiagoak.

Gauzak horrela, Sergio Garciak sekulako aukera izan du kataluniarrak aurretik jartzeko, baina bete jaurtiketari erantzun bikaina mean dio Iraizozek, baloia hankekin urrunduta.

Ondoren Roberto Torresek bi aukera izan ditu, Euskal Selekzioak bigarren zatian izandako bakarrak: lehenengoan, 59. minutuan,  jaurtiketa gurutzatuegi atera zaio eta kanpora atera da. Beste horrenbeste gertatu zaio handik 10 minutura izanko aukerarekin.

Partidak ezer gutxi gehiagorako eman du.  Amaieran, festa izan da nagusi zelaian, harmailetan, eta guztia, ofizialtasunaren izenean.

unaren izenean.