Itxi

Futbola

Kirol zuzendaria

FC Bartzelonak Andoni Zubizarreta kargugabetu du

Erredakzioa

Carles Puyol Bartzelonako kirol zuzendaritzaren ondokoak dimisioa aurkeztu du, Zubizarretaren kargugabetzea ezagutu ondoren.

  • Zubizarreta, Barçatik at. Argazkia: EFE

    Zubizarreta, Barçatik at. Argazkia: EFE

FC Bartzelonak Andoni Zubizarreta kirol zuzendaria kargugabetu du, klubak ohar batean jakinarazi duenez.

Josep Maria Bartomeuk Zubizarretaren "ekarpena, ardura eta profesionaltasuna" eskertu nahi izan du.

Erabakia Kirol Arbitrajeko Auzitegiarenaren ostean hartu du Barçak. FIFAk Bartzelonari ezarritako zigorrak aurrera egin du, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak Bartzelonak aurkeztutako errekurtsoa atzera bota baitzuen. Hortaz, Bartzelonak ezingo du 2016. urteko urtarrilera arte jokalaririk fitxatu.

Carles Puyolek dimisioa aurkeztu du

Carles Puyol Bartzelonako kirol zuzendaritzaren ondokoak dimisioa aurkeztu du, Andoni Zubizarretaren kargugabetzea ezagutu ondoren. Ohar batean azaldu duenez, esperientzia berriak bizi nahi ditu, Barçatik kanpo.

 

kanpo.