Itxi

Futbola

BBVA Liga

Hamar talde eta sei puntuko aldea

Isusko AB

Athleticek eta Realak 4 puntura dituzte jaitsiera postuak, Elx taldearen garaipenaren ostean.

BBVA Ligako 22 jardunaldi jokatu direnenean talde asko daude sailkapenean beheko postuetara begira. Athleticek eta Realak 23 puntu dituzte; beraz, jaitsierako postuak, lau puntura.

Eibar, ordea, 27 punturekin, lasaiago dago, oraingoz.

Levante (19 puntu), Kordoba (18 puntu) eta Granada (18 puntu) dira sailkapeneko azken hiru postuetan dauden taldeak.

Bigarren itzulian murgilduta, euskal taldeek egoera horretatik ihes egin behar dute lehenbailehen, azken orduan ezustekorik ez izateko.

SAILKAPENA