Itxi

Futbola

Vienan

Michel Platini aho batez berrautatu dute UEFAko presidente

Erredakzioa

Hauteskunde prosezuak ez du beste hautagairik izan. Hirugarren agintaldia izango da frantziarrarentzat.

  • Michel Platini UEFAko presidente berrautatu dute. Argazkia: EFE

    Michel Platini UEFAko presidente berrautatu dute. Argazkia: EFE

Michel Platini aho batez berrautatu dute gaur goizean UEFAko presidente, Vienan egindako batzarrean. Hauteskunde prosezuak ez du beste hautagairik izan. Hirugarren agintaldia izango da frantziarrarentzat.

Platinik Urrezko Baloia eskuratu zuen 1983, 1984 eta 1985 urteetan, Juventuseko jokalaria zenean. 2007. urtean izendatu zuten UEFAko presidente.