Itxi

Futbola

2016ko Eurokopa

Espainiak Ukraina gainditu du, kostata (1-0)

Erredakzioa

Moratak, lehen zatiko 28.ean sartutako golari esker, garrantzi handiko garaipena eman zion Espainiari.

  • Isco, Espainiako selekzioko jokalaria. Argazkia: EFE

    Isco, Espainiako selekzioko jokalaria. Argazkia: EFE

Espainiako selekzioak kostata hartu du mendean Ukraina (1-0) 2016ko Eurokoparako sailkatze faseko partidan. Garaipenari esker Ukrainak baino hiru puntu gegiago dituzte espainiarrek.

Moratak sartu zuen, lehen zatiko 28.ean, neurketako gol bakarra. Bigarren zatian behera egin zuen Espainiaren jokoak eta Iker Casillas erabakigarria izan zen.

Fitxa teknikoa:

1 - Espainia: Casillas; Juanfran, Pique, Sergio Ramos, Jordi Alba (Bernat, 78'); Busquets, Koke; Silva, Isco, Iniesta (Cazorla, 74'); Morata (Pedro Rodriguez, 65').

0 - Ukraina: Pyatov; Fedetskiy, Khacheridi, Kucher eta Shevchuk; Tymoshchuk, Rotan; Konoplyanka, Stepanenko (Garmash, 76'), Yarmolenko; Zozulya (Kravets, 32') (Budkivskiy, 91').

Gola:

1-0, 28': Morata.