Itxi

Futbola

Aurrera jarraituko ote du?

Asteazkenean erabakiko dute futbolarien grebari buruz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Auzitegi Nazionalak inplikatutako alde guztiak deitu ditu LFPk eskatutako kautelazko neurriaz erabakitzeko. Federazioak greba deitu du larunbat honetatik aurrera.

  • Rubiales, AFEko presidentea. Argazkia: EFE

    Rubiales, presidente de la AFE. Foto: EFE

Auzitegi Nazionalak asteazken honetarako deitu ditu futbolarien greban inplikatutako parte guztiak Profesionalen Futbol Ligak (LFP) eskatutako kautelazko neurriaz erabakitzeko.

Javier Tebas LFPko presidenteak helegitea jarri zuen aurreko ostiralean eta kautelazko neurria eskatu zuen Federazioak deitutako grebaren aurrean. Haren ustez "legez kanpokoa" da, "hitzarmen kolektiboa urratu ez delako".

LFP ere astelehen honetan bilduko da eta batzarrean gaiaz arituko dira. Federazioak greba deitu du larunbat honetatik aurrera.