Itxi

Futbola

17:00etatik aurrera

Gaur zozketatuko dira Bigarren B eta Hirugarren Mailako playoffak

Erredakzioa

Athletic B eta Real Union taldeek Bigarren B Mailako zozketan hartuko dute parte. Zuri-gorriak bigarren sailkatu dira eta gipuzkoarrak laugarren.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Astelehen honetan, 17:00etatik aurrera, Bigarren B Mailako eta Hirugarren Mailako playoffak zozketatuko dira.

Bigarren B Mailako txapeldunak: Oviedo, Huesca, Nastic eta Cadiz (euren artean jokatuko dute igoera lortzeko kanporaketa).

Bigarrenak: Real Murtzia, Bilbao Athletic, Huracan Valentzia eta UCAM Murtzia (laugarren postuan sailkatu direnen aurka jokatuko dute lehen kanporaketan).

Hirugarrenak: Racing de Ferrol, Guadalajara, Reus eta Almeria B (euren artean jokatuko dute lehen kanporaketan).

Laugarrenak: Logroñes, Real Union, Hercules eta Villanovense (Bigarren sailkatu direnean aurka jokatuko dute lehen kanporaketan eta etxean jokatuko dute itzulikoa)