Itxi

Futbola

Larunbat honetan, 20:45ean

Bartzelona, hirugarrenaren bila

A. L. | eitb.eus

Txapeldunen Ligako finala irabaziz gero, Luis Enriqueren mutilak hiru txapelketa garrantzitsuenak bigarrenez irabazten lehenak izango dira historian.

1:30

Futbolaren erdigune izateko asmoz, inoiz baino dotoreago jantziko da Berlin larunbat honetan, bertan lehiatuko baitira munduko talde onenetariko bi: Bartzelona eta Juventus. Beraz, zaleen begirada guztiak Alemaniako hiriburuan egongo dira jarrita.

Oro har, Bartzelona da faborito, berak egin baititu txapelketako zenbakirik onenak; jokatutako hamabi partidatik hamar irabazi ditu. Talde italiarrak, berriz, zazpi irabazi ditu.

Horrez gain, Luis Enriqueren mutilek esperientzia dute alde, jada lau aldiz irabazi baitute Txapeldunen Liga (1992, 2006, 2009 eta 2011). Horrez gain, Bartzelonak Juventusen aurkako finala irabaziz gero, hiru txapelketa garrantzitsuenak bigarrenez irabazten lehena izango da historian.

Hala ere, Juventusek ez dizkio gauzak batere erraz jarriko, aspaldiko Bartzelona ?onenaren? aurrean, bere aurpegirik lehiakorrena aurkezteko heldu baita Berlinera. Horretarako, Massimiliano Allegri entrenatzaileak esperientziazko bi gizon edukiko ditu lagun: Andrea Pirlo eta Gianluigi Buffon atezain eta kapitaina.

?Ez dut ukatuko Bartzelonaren aurka jokatzeak eta irabazi ahal izateak zirrara berezia eragiten didala?, esan du Alvaro Moratak, Juventuseko aurrelari eta Real Madrileko jokalari ohiak, eta honakoa gaineratu du: ?Bi afizio poztea, bakarra poztea baino hobe?.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txapeldunen Liga