Itxi

Futbola

Hauteskundeak

Maradona, FIFAko presidente izateko hautagai

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Kazetari batek iragarri duenez, Maradonarekin telefonoz hitz egiten ari zela, FIFAko presidente izateko hautagaitza aurkeztu duela esan, eta esklusiba lau haizetara zabaltzeko baimena eman zion.

  • Diego Armando Maradona. Argazkia: EFE

Diego Armando Maradona argentinar jokalari ohiak bere hautagaitza aurkeztu omen du FIFAko presidente izateko. Esklusiba Victor Hugo Morales kazetariak eman du, futbolariarekin telefonoz hitz egin ondoren.

“Bere aita zelan zegoen galdetzeko deitu nion, eta, FIFAren inguruan galdetuta, 'hautagaia naiz' esan zidan, eta berria lau haizetara zabaltzeko baimena eman zidan”, idatzi du Moralesek Twitter sarean duen kontu pribatuan.