Itxi

Futbola

Amerika Kopa

Paraguayk ezustekoa eman du, Brasili irabazita

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Brasildarrek ez zuten maila eman, Neymarrekiko duten menpekotasuna agerian utziz. Horren aurrean, Paraguayk ez zuen aukera galdu nahi izan, eta finalerdi historikoa jokatuko du Argentinaren aurka.  

  • Brasil - Paraguay. Argazkia: EFE

Paraguayk Amerika Kopako finalerdietako txartela eskuratu zuen larunbat honetan, Brasili irabazita. Penaltietan jokatu zen kanporaketa, eta honetan ere, Paraguayk ezustekoa eman zuen, Argentinaren hurrengo aurkari gisa sailkatuz.

Gol bana sartu zuten bi taldeek eta balantza etengabean jokatu zen partida, izan ere, lehen zatian Brasil zen nagusi, baina bigarren zatian, ordea, Paraguayk bizkortasunez egin zion aurre.