Itxi

Futbola

Liga

Zein fitxaketa nabarmen egin dituzte merkatuko azken orduetan?

Agentziak | Erredakzioa

Joaquin Betisera itzuli da, Santa Cruz Malagara, eta Adrian Vila-realen arituko da. Fitxatzeko epea amaitzear zegoela itxi ziren hiru operazio horiek.

  • Bederatzi urteren bueltan, Joaquin Betisen dago berriro. Argazkia: EFE.

    Bederatzi urteren bueltan, Joaquin Betisen dago berriro. Argazkia: EFE.

Real Madrilek, azkenean, ezin izan zuen David de Gea Manchester Unitedeko atezaina fitxatu. Hala ere, nabarmentzeko moduko eragiketak gauzatu ziren abuztuaren 31n, fitxaketak egiteko azken egunean, alegia; besteak beste, Raul Garcia Athleticera eta Adrian Vila-realera joan izana, eta Joaquin (Betis) eta Santa Cruz (Malaga) Ligara itzultzea.

Bazirudien David de Gea Madrilera iritsiko zela, Manchester Unitedek eta Real Madrilek akordioa baieztatu baitzuten astelehen arratsaldean, baina hura fitxatu ahal izateko dokumentazioa ez zen garaiz iritsi. Ondorioz, azkenean ezin izan zuten fitxaketa lotu.

Joaquin Betisera itzuli da. 34 urte ditu, eta Fiorentinatik heldu da. Betisek beste fitxaketa bat ere egin zuen, azken orduan: Ricky van Wolfswinkel aurrelari holandarrak Pepe Melen taldean jokatuko du, Frantziako Saint-Etienne taldeak utzita.

Raul Garcia, Adrian eta Andreolli, Athletic, Villarreal eta Sevillara

Raul Garcia Atletico Madrileko kapitain ohia Athleticek aurkeztu zuen astelehen arratsaldean, igandean fitxaketa baieztatu ostean. Adrian aurrelaria Vila-real taldera joan da, Portok utzita. Marcelinoren taldea indartsu ibiliko da erasoan; izan ere, Denis Suarez ere arituko da Madrigalen.

Sevillak, berriz, atzealdea indartu du, Marco Andreollirekin. Inter Milan taldean jokatu du azken bi urteetan, eta bertan egin zuen debuta, 18 urterekin.

Fitxaketa gehiago

Pape Diop Senegalgo erdilaria Espanyolera heldu da, hiru urterako, eta Matheus Doria atzelari brasildarra Granadan arituko da, Olympique Marseillak utzita. Granadak berak beste atzelari brasildar bat ere kontratatu du: Neuton Sergio Piccoli.

Pablo Hernandez eta Javi Guerra espainiarrak ere itzuli dira Espainiako Ligara, Al Arabi eta Cardiff City taldeetan aritu ondoren; biek Paco Jemezen taldean jokatuko dute, Rayo Vallecanon. Malagak, Santa Cruz fitxatu du, eta beste jokalari bat ere kontratatu du: Hachim Mastour gaztea, AC Milan taldean aritutakoa. Marokoko jatorria du.

Paco Herreraren Las Palmasek Wakaso Mubarak (Elx, Vila-real, Espanyol eta Rubin Kazan) fitxatu du, eta Getafek, Stefan Scepovic (Sporting).

ng> (Sporting).