Itxi

Futbola

Emaitzak

Osasunak, Alavesek eta Barakaldok aurrera egin dute Kopan

Agentziak | Erredakzioa

Tudelanok eta Peña Sportek, aldiz, ezin izan dute bigarren kanporaketa gainditu. Hurrengo zozketa irailaren 18an egingo dute, eta Lehen Mailako taldeak oraindik ez dira bertan izango.

  • Ondorengo zozketa irailaren 18an egingo dute. Argazkia: EiTB.

    Ondorengo zozketa irailaren 18an egingo dute. Argazkia: EiTB.

Osasunak, Alavesek eta Barakaldok aurrera egin dute Kopan, Mirandes (1-2, Olavide eta Maikel Mesaren golak), Numantzia (0-1, Manu Barreiroren gola) eta Formentera (3-1, Quintanilla eta Arroyo, bi aldiz, golegile) menderatuta, hurrenez hurren. Tudelanok eta Peña Sportek, aldiz, galdu egin dute; CD Ebro taldearen aurka, lehenengoak (1-0, luzapeneko azken minutuan sartu du gola Zaragozako taldeak), eta Villanovenseren kontra, bigarrenak (3-2, Isaac Manjon eta Jorge Rodriguez golegile).

Hortaz, Osasuna, Alaves eta Barakaldo hurrengo zozketan izango dira; irailaren 18an egingo dute (ostiral bi barru). Lehen Mailako taldeak ez dira oraindik sartuko zozketa horretan.

Hirugarren kanporaketa ere, partida bakarrean jokatuko dute, urriaren 14an.

Hauek dira bigarren kanporaketako emaitza guztiak:

Mirandes, 1 ? Osasuna, 2

Numancia, 0 ? Alaves, 1

Barakaldo, 3 ? Formentera, 1

CD Ebro, 1 ? Tudelano, 0

Villanovense, 3 ? Peña Sport, 2

Mensajero, 0 ? Cadiz, 1

Huracan, 2 ? Socuellamos, 0

Laredo, 3 ? Cultural Leonesa, 1

Almeria, 3 ? Elx, 3 (Almeria sailkatu da, penaltietan)

UCAM Murtzia, 2 ? Algeciras, 1

Lleida, 2 ? Guijuelo, 0

Arandina, 2 ? Reus, 4

Nastic, 2 ? Girona, 2 (Nastic sailkatu da, penaltietan)

Leganes, 2 ? Tenerife, 0

Kordoba, 0 ? Lugo, 1

Llagostera, 2 ? Albacete, 1

Alcorcon, 0 ? Ponferradina, 1

Talavera, 0 ? Linense, 2

UD Logroñes, 2 ? Linares, 1

Racing Ferrol, 1 ? Castello, 0

Oviedo, 2 ? Valladolid, 1

Mallorca - Huesca (ostegunean, 20:00etan)