Itxi

Futbola

Lau gehiago errepeskatik

2016ko Eurokopara sailkatu diren 20 selekzioak

Erredakzioa

Antolatzailea den Frantziarekin batera beste 19 selekzioak lortu dute jada datorren Eurokoparako txartel. Zortzi selekziok errepeska jokatuko dute, eta lau txartel egongo dira jokoan.

  • Turkia. Argazkia: EFE

    Turkiako jokalariak Eurokoparako sailkapena opatzen. Argazkia: EFE

Astearte honetan amaitu dira 2016ko Eurokopara sailkatzeko multzoen fasea. Antolatzailea den Frantziarekin batera, beste 19 selekzio sailkatuta daude jada. Beste zortzik errepeska jokatuko dute. Joaneko eta itzulerako partidak izango dituzten kanporaketak jokatuko dituzte selekzio hauek eta lauk Eurooparako txartela lortuko dute.

2016ko Eurokopara sailkatuta dauden selekzioak:

Frantzia (antolatzailea)

Islandia

Txekiar Errepublika

Belgika

Gales

Espainia

Eslovaquia

Alemania

Polonia

Ingalaterra

Suitza

Ipar Irlanda

Errumania

Austria

Errusia

Italia

Kroazia

Portugal

Albania

Turkia (hirugarren onena)

Errepeska jokatuko duten selekzioak:

Bosnia

Ukraina

Irlanda

Eslovenia

Hungaria

Suedia

Norbegia

Danimarka