Itxi

Futbola

BBVA Liga

Las Palmasek Paco Herrera entrenatzaile kargutik kendu du

Erredakzioa

Talde kanariarrak 4-0 galdu zuen Getaferen aurka eta klubak Lehen Mailan izan duen hasiera txarrena berdindu ostean, entrenatzailea kargutik kentzea erabaki dute.

  • Paco Herrera. Argazkia: EFE

    Paco Herrera. Argazkia: EFE

Paco Herrerak ez du Las Palmas entrenatzen jarraituko. BBVA Ligako iragan jardunaldian Getaferen aurka 4-0 galdu eta talde kanariarrak Lehen Mailan izan duen denboraldi hasiera txarrena berdindu ostean, Herrera entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du Zuzendaritza Batzordeak.

Herrera 2014-2015 iritsi zen Las Palmasera eta taldea Adelante Ligatik BBVA Ligara igotzea lortu zuen, igoera playoffetan Zaragozari irabazi ostean. Las Palmasek egindako lana eskertu dio Paco Herrerari eta zorte ona opa dio etorkizunerako.