Itxi

Futbola

Bigarren B

Arenas eta Amorebieta, gora begira sailkapenean

eitb.eus

Bi taldeak, 16 punturekin berdinduta, igoera postuetako ateetan daude. Bien arteko neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.

  • Amorebieta, Sestao Riverren aurkako neurketan / EITB.

    Amorebieta, Sestao Riverren aurkako neurketan / EITB.

Arenas eta Amorebietaren arteko neurketa, Bigarren B mailako 2. multzoko 11. jardunaldian, emango dute zuzenean ETB-1ek eta eitb.eus-ek. Partida larunbatean izango da, 16:00etatik aurrera, Gobelan.

Bi taldeek 16 puntu dituzte, eta puntu bakarrera dute 4. postuta, igoera play-offetara txartela ematen duena.

 

11. JARDUNALDIA

Larunbata, urriak 31

16:00 Arenas de Getxo - Amorebieta

18:30 Guadalajara - CD Ebro

Igandea, azaroak 1

11:30 Portugalete - Leioa

12:00 Getafe B - Real Madril Castilla

12:00 Fuenlabrada - Rayo Majadahonda

12:00 Mensajero - Sestao River

12:15 Socuellamos - Real Sociedad B

12:15 Toledo - Real Union

17:00 Barakaldo - La Roda

17:00 Gernika - Talavera Reina