Itxi

Futbola

Euro 2016

Hungariak Eurokoparako txartela lortu du

Erredakzioa

2-1 irabazi dio Norvegiari errepeskako itzulerako partida eta joanekoan 0-1 irabazi zionez, 2016ko Frantziako Eurokopan izango da selekzio hungariarra.

  • Hungaria. Argazkia: EFE

    Hungaria Eurokopan izango da Norbegia kanporatu ostean. Argazkia: EFE

Hungariak 2016ko Eurokoparako txartela lortu du igande honetan, Norvegiari 2-1 irabazi ostean. Errepeskako joaneko partidan 0-1 irabazi zuen selekzio hungariarrak, eta, ondorioz, ekainaren 10etik uztailaren 10era arte Frantzian egingo den txapelketan izango da Hungaria. Duela 44 urte izan ziren hingariarrak azkenekoz Eurokopa batean.

Priskinek azkar sartu du 1-0ekoa, 14. minutuan. Norgehiagoka bideratuta utzi du Hungariak eta 83. minutuan erabakita geratu da Henriksenek bere atean sartu duen golarekin (2-0). Norvegiak aldeak murriztu ditu 87. miutuan (2-1) eta golegilea Henriksen bera izan da. Azkenean, Hungaria Eurokoparako sailkatu da, eta Norvegia kanporatuta.

Fitxa teknikoa:

2 - Hungaria: Kiraly; Lang, Kadar, Fiola, Guzmics; Elek (Pinter, 46. min), Dzsudzsak, A. Nagy, Kleinheisler (Nemeth, 75. min), Lovrencsics; Priskin (Böode, 62. min.

1 - Norbegia: Nyland; Hovland, Elabdellaoui, Aleesami, Forren; Tettey, Johansen, Elyounoussi (Pedersen, 46. min), Ødegaard (Helland, 46. min), Skjelbred (Berget, 80. min); Henriksen.

Golak: 1-0: 14. min: Priskin; 2-0: 83. min: Henriksen (bere atean); 2-1: 87. min: Henriksen.

Epailea: Carlos Velasco Carballo.