Itxi

Futbola

Baieztatuta

Katalunia-Euskadi, abenduaren 26an

Erredakzioa | Agentziak

Euskadiko Futbol Federazioak egun horretan bertan emakumezkoen taldeek ere jokatuko dutela iragarri du.  

Ofiziala da, bai gizonezkoen partida, bai emakumezkoena, Euskadiko futbol selekzioek eta Kataluniakoek abenduaren 26an jokatuko dute Bartzelonan.

21:30ean hasiko da Camp Nouko partida, gizonezkoena, eta 18:45ean emakumezkoena, Mini Estadin. Urte bukaeran liga jardunaldia dagoenez, egutegi estutasunak tarteko, abenduaren 27rako iragarrita zeuden partidak egun bat aurreratu dituzte.