Itxi

Futbola

Errege Kopa

Zigor handiegia Valentziari aurre egin dion Barakaldorentzat (1-3)

Mikel Dominguez | eitb.eus

Lehen Mailako taldeak irabazi du Lasesarren, nagusi izan den Barakaldoren aurka. Alain Arroyok egin du lehenengo gola, baina Valentziak aldea ireki du kanporaketan hiru golekin.

0:32

Valentziak Lasesarreko Kopako partida irabazi dio Barakaldori. BBVA Ligako taldeak bere maila ezarri du, aurre egin dion eta zenbait momentutan nagusi izan den aurkariaren kontra.

Barakaldo hasieratik saiatu da Valentziari zuzenean begietara begiratzen, denboraldi osoan balio izan dioten argumentuak erabilita. Ondo zelairatu dira etxekoak, aurkaria mendean hartuta lehenengo minutuetan.

Presioari eta baloia azkar berreskuratzeari esker iritsi dira areara, Valentziaren kontraerasoei eutsi dieten bitartean. Laster, 15. minutuan, Alain Arroyok etxekoen nagusitasuna konfirmatu duen gola eskuratu du, korner batean. Barakaldo aurretik jarri da, merezita.

Segidan, Ryan atezaina bikain aritu da bigarrena saihesten, eta hurrengo jokaldian, Cancelok markagailua berdindu du. Valentziako jokalariak jokaldi bikaina egin du eskuin hegaletik.

Gola jaso duten arren, Barakaldok maila mantendu du talde hobe baten aurka. Bizkaitarrak baloia nahi izan dute, baloi luzeetan galdu gabe. Valentziak lasaitasuna jarri nahi izan du, bere erritmoa ezarriz, baina hutsuneak aurkitzea kostatu zaio. Barakaldo zelaian ondo jarrita egon da.

38. minutuan, gertu izan du bigarrena Alain Arroyok, buruz falta jaurtiketa batean. Etxekoek estrategia jokaldietan sortu dute arriskua, baita hegaleetatik ere.

Yurrebasok lehenengo zatiko azken aukera izan du. Rayanek kornerrera bidali du, eta Arroyoren errematea kanpora joan zaio. Atsedenaldian, berdinketa ez zuen bidezkoa ematen.

Bigarren zatian intentsitate altua mantendu da. Etxekoek presioari eutsi diote, eta beste aukera bat izan dute. Cerrajeriak izan du.

Hala ere, 65. minutuan heldu da jokaldi gakoa. Gayak Alcacerren pase ona aprobetxat, eta barrura sartu du baloia. Gidoia aldatu du golak Barakaldorentzat.

Osatzea kostatu zaio Bizkaiko taldeari, eta lortu dutenean, Jaume atezainak txartel gorria ikusi du Enzo Perez aurretik eramateagatik. Parejok penaltia sartu du, eta bukaerako aldea ezarr du markagailuan. Zaila dirudi Mestallan iraultzea.

FITXA TEKNIKOA

Barakaldo: Jaume; Aguiar, Quintanilla, Elgezabal, Izquier (Pomares, 68. min); Armiche, Albisua, Cerrajeria, David Martin (Hector, 85. min); Alain Arroyo eta Yurrebaso (Iker Hernandez, 75. min).

Valencia: Ryan; Ruben Vezo, Diallo, Santos, Orban; Joao Cancelo, Parejo, Danilo, Bakkali (Gaya, 60. min); Santi Mina (Enzo Perez, 76. min) eta Rafa Mir (Alcacer, 46. min).

Goles: 1-0, m.15: Alain Arroyo. 1-1, m.18: Joao Cancelo. 1-2, m.64: Gayá. 1-3, m.90: Parejo, de penalti.