Itxi

Futbola

Zigorra

Blatter eta Platini, zortzi urtez futboletik kanporatuta

Agentziak | Erredakzioa

FIFAki Etika Batzordeak 'fubolarekin zerikusia duen edozein jardueratik' kanportu ditu zortzi urtez.

  • Joseph Blatter, FIFAko presidente ohia / EFE.

    Joseph Blatter, FIFAko presidente ohia / EFE.

Joseph Blatter, FIFAko presidente ohia, eta Michel Platini, UEFAko presidentea izandakoa, zortzi urtez zigortu ditu FIFAko Etika Batzordeak. Denbora horretan "futbolarekin zerikusia duen edozein jardueratik -administratiboa, kirol arlokoa edo edozein motatakoa-" kanporatu ditu.

Zigorra, nazio mailan eta nazioartean balioa duena, "berehala" sartu da indarrean.

Blatterrek eta Platinik 90 eguneko zigorra jaso zuten urrian, FIFAk Platiniri dirua ordaindu zion argitzen ari zen ikerketaren barruan. Biek deliturik egin izana ezeztatu dute.

Blaterrek, gainera, 50.000 franko suitzarreko zigorra ordaindu beharko du (46.000 euro inguru) eta Platinik 80.000koa (74.000 euro).

Etika Batzordearen arabera, FIFAk Platiniri 2011eko otsailean egin zion 2 milioi franko suitzarreko (1,8 milioi euro) ordainketa, Blaterrek onartuta, "ez zen legezkoa, 1999eko abuztuaren 25ean bi agintarien artean sinatutako akordoari errepratuta".

Blaterrek "ezin izan zuen erakutsi" ordaintze hori justifikatzeko "oinarri legalik".

Blatterrek helegitea jarriko du

Joseph Blatterrek Etika Batzordearen erabakiaren kontrako helegitea jarriko duela esan du. "Nire alde borroka egingo dut eta FIFAren alde borroka egingo dut", esan du presidente ohiak. TASera eta, behar izatekotan, Suitzako justiziara joko du.